_Lehenengo zuzenketak egin ondoren, planteamendu berriak egiten hasi gara. Hauen artean garrantzitsuena estalki gaineko autoen pistari dagokiona da.
_Aurretik proposatu zen pista handiagotzeko erabakia hartu da. Horretarako SACEM-en estalki osoa aprobetxatu da. Erdiko gunean, lehengo ideiari jarraituz, taberna eta jatetxea kokatuko dira eta bertatik, ikusleak, ingurunean duen pistako autoen joan etorri guztiak ikusteko aukera izango du.
_Bestaldetik, aparkalekua handitzea erabaki da. Lehen planteatua zegoen aparkalekua oso txikia geratzen zen proposatzen zen jarduera osorako. Beraz, pista berriaren azpian aparkalekua kokatu da. 2 solairu izaten jarraituko ditu eta guztira 500 aparkalekutik gora izango ditu.
0 comentarios:
Publicar un comentario