2009-12-09

ERREFERENTZIAK 01

Pisten gaineko ideiekin hasi ginenean ez geunden prest betiko moduko eta lurrean kokatutako pistak egitera. Zerbait bereziagoa egin nahi genuen, inpaktu handiago bat sortuko zuena. Beraz, adibide asko begiratu ondoren, behean agertzen den proiektuarekin bat egin genuen.

Giacomo Matté-Trucco arkitektoak FIAT etxearentzat egindako proiektua da (1916_1923). Italian kokatzen da, Torí herrian. Bertan, 2,5 km-ko pista bat kokatzen da eraikinaren estalkian. Jarraian ezarri dugu proiektu honi buruzko informazio gehiago.



ZUZENKETA ONDORENGO ALDAKETAK

_Lehenengo zuzenketak egin ondoren, planteamendu berriak egiten hasi gara. Hauen artean garrantzitsuena estalki gaineko autoen pistari dagokiona da.

_Aurretik proposatu zen pista handiagotzeko erabakia hartu da. Horretarako SACEM-en estalki osoa aprobetxatu da. Erdiko gunean, lehengo ideiari jarraituz, taberna eta jatetxea kokatuko dira eta bertatik, ikusleak, ingurunean duen pistako autoen joan etorri guztiak ikusteko aukera izango du.

_Bestaldetik, aparkalekua handitzea erabaki da. Lehen planteatua zegoen aparkalekua oso txikia geratzen zen proposatzen zen jarduera osorako. Beraz, pista berriaren azpian aparkalekua kokatu da. 2 solairu izaten jarraituko ditu eta guztira 500 aparkalekutik gora izango ditu.



AURRENTREGA




HASIERAKO ZIRRIBORROAK



ERREFERENTZIAK 00

Hemen jartzen dizkizuegu erabili ditugun erreferentzietako batzuk. Gai honen gaineko informazioa bilatzen hasi ginenean konturatu ginen azken urte hauetan egin izan direla mota honetako proiektu gehienak. Egia esan, autoa azken urteotan joan da gero eta garrantzi gehien hartzen. Orain zenbait urte ez zen oinarrizko elementua eta ez zen edozeinek eduki zezakeen zerbait. Egun berriz, ezin imajina dezakegu autorik gabeko bizitza, gure egunerokoan oinarrizko elementuan bilakatu da. Lana egiten gazen heinean erreferentzia gehiago sartzen joango gara.

HARREMANETARAKO ZENTRUA _ paris (renault)


MUNDO BMW _ munich


CENTRO TECNOLÓGICO MCLAREN _ londres


CENTRO DE DESARROLLO FERRARI _ módena


SERIE Z _ leipzig (bmw)


FABRICA ROLLS-ROYCE _ ingalaterra


CONCESIONARIO DE VEHÍCULOS _ stuttgart


MUSEO DE AUTOMOCIÓN BARREIROS _ madril


MUSEO PORSCHE _ stuttgart

 

bezzio 8.0 © 2008. Chaotic Soul :: Converted by Randomness