2009-12-08

HASIERAKO IDEIEN AURKEZPENA

“MOTOR CITY – KM0”

Lantegi edo fabrikaren bizitzan industrializazioak izan duen garrantzia ahaztezina da. Industrializazioarekin, ordura arte erabiltzen zen lan egiteko modua guztiz aldatu zen. Makina gizakiaren bizitzetan sartu zen eta guzti honek lan mundu berri baten hasiera ekarri zuen. Gizonak pixkanaka lantegietarako bidea hartu zuen, bertan produktua eta produkzioa zirelarik guztiaren oinarri. Lantegi bakoitza mundu isolatu bat bezala ulertua izan da, produktua eta bere produkzioa izango zirelarik bere bihotza. Berau gauzatzeko, makina izan zen ezagutzera eman zen gailu berria, produkzio eta lantegiaren bilakaera berri bat emango zuen oinarrizko elementuan bilakatu zelarik.

Denborak aurrera egin ahala, lantegiek ere bilakaera jasan dute. Jada ez da nahikoa produktu baten produkzioa garatzea. Orain, nahi eta nahitaezkoa da sortzen dugun produktua berriztatzaile edo berria izatea. Gizarteko gainontzeko beste produktuetatik nabarmendu beharko du, konpetentea izan beharko du. Horretarako, nahi eta nahi ez, produktu horrek eboluzionatzen joan beharko du eta ondoren etorriko denaren aurrerapauso moduan funtzionatu beharko du.

Beraz, nahi eta nahitaezkoa izango da lantegi hauek etengabe etorkizunera begira egotea, gizarteko bere posizioa mantendu nahi badute behintzat. Nabarmena da guzti honen aurrean produktuaren gizarterako sarrerak duen garrantzia. Beharrezkoa izango da produktua ondo saltzea eta gizarteari ezagutaraztea, iragarkiaren funtzioak ezinbesteko garrantzia hartuko duelarik.

Bilakaera guzti honetan makina eta beraren teknologia izango dira guztiaren oinarri. Berauek ahalbideratuko bait dute eboluzio guzti honen aurrerapausoa. Beraz, lantegia etengabe mugimenduan dagoen makina handi bat bezala ulertuko dugu, bai produkzio aldetik eta baita ere historian zehar beti ematen joan den eta ematen joango den bilakaerari dagokionez. Barneko makina, teknologia eta langile guztiak, lantegia den makina handi horren pieza txikitan ulertuak izango dira, denak osotasun batean funtzionatuko dutelarik. Etorkizunari aurre egin beharko dio eta mugimendua eta eboluzioa izango dira guztiaren gakoa.

Ondorio bezala, esan genezake makina dela industrializazioaren oinarria. Italieraz ibilgailua “macchina” da. Honek, mota honetako ibilgailuen asmaketa eta garapenak kultura industrialean izan duen garrantzia adierazten du. Beraz, ibilgailua oinarri harturik eta etengabe bilakatzen eta produzitzen doan elementua dela kontutan hartuz, berau izango da “Motor City” proiektuaren motorra. Izan zenaren aipamen eta etorkizunean teknologiak ekarriko duenaren islada hain zuzen ere.

Bestaldetik, aipatu beharra dago, SACEM-ek bere bizitza osoan zehar lantegi funtzioa izan duela. Fase ezberdinetan eraikitako lantegia izan da eta bere egitura, argiztapen, fatxada, sarrera irteera eta bolumetriari dagokionez, lantegi funtzioa izateko eraikia izan zela nabaria da. “Motor City” proiektuarekin, izaera aldetik begiratuz, SACEM-en ezaugarri guzti hauek funtzionaltasun berdina izatea lortu nahi izan da. Sinbolikoki lantegi osoak makina bat balitz bezala funtzionatzen jarraitzea bilatu da. Mugimenduan jarraituko du, bere betiko izaera mantenduaz. Zarata, mugimendua, eboluzioa, izan zena eta etorkizunean etorriko dena izango dira bere oinarri, eta italieraz “macchina”-en esanahia kontutan hartuz, ibilgailua (kasu honetan autoa) izango da proiektu berriaren oinarri.

“Motor City” proiektuarekin autoen gaineko teknologia gizarteratuko da, gizartea ibilgailuaren munduan murgilduz. Alde batetik, ibilgailuaren gaineko eraka handi baten moduan funtzionatuko du, autoa izango delarik guztiaren oinarria.

Egun gizartean dauden ibilgailuak ezagutaraziko dira eta honekin lotuta, berari dagozkion osagarri nahiz bitxikeria guztiak. Ezagutarazte honetan, autoa bere osotasunean hartua izango da, bere barneko azken tresnara iritsi arte.

Bestaldetik, autoaren gaineko ikerketa gunea izango du. Bertan erregaien gaineko ikerketa zentruak kokatuko dira eta ibilgailu hauek izango duten bilakaeraren gainean lanean jardungo dute. Beraz, esan genezake, “Motor City” proiektuarekin, SACEM teknologia berritzailearen sorgune eta ondoren erakustaldi gunean bilakatuko dela.

Bertan, bisitariak autoaren gaineko ezagutza guztia jaso eta probatzeko aukera izango du. Etorriko denaren eta egun dagoenaren teknologia berrienen ezagutza gunean bilakatuko da, guztiaren ABIAPUNTU hain zuzen ere.

Guzti honi erantzuna emanez, KM0 deituko da.

IRAGARKIA

......UTZIZAK AIZKORIA TA HARTUZAK ZERRA-MOTORRA......

______Industrializazio aurretik esku lana zen nagusi. Oraindik teknologia ez zen ezagutzera eman eta norbere gaitasuna zen lan tresna nagusia. Esku lana eta norbere gaitasun, ahalegin eta indarraz baliatzen zen gizakia lana aurrera ateratzeko.

______Industrializazioarekin makina teknologia handiagoko gailuan bilakatu zen. Industria asko sortzen joan ziren eta pixkanaka makina izango da momentu hortararte gizakiari zegokion lanaren zati bat beregan hartuko duena. Lantegiak bizitzako potentzia bilakatu ziren eta gizartea bizimodu berrira egokitzen joan zen.

______Guzti honek bizitzeko ohitura eta moduen aldaketa ekarri zuen, aipatzekoak direlarik ordura arte ezagutzen ez ziren langile auzoak… Lantegiak gune isolatuan bilakatu ziren. Produktua eta produkzioa ziren industriaren muina eta konpetentziatik babestu beharrak harresi modura funtzionatzea ekarri zuen. Baita ere garrantzitsua zen langileak bere horretan gogor lanean jardutea eta lantegiak itxiak eta barrura begira bizitzeko sortuak izateak hauen gaitasuna edo kontzentrazioa areagotzen zuten, despisteeri biderik eman gabe. Hierarkia zen nagusi eta bakoitzak zuen bere lanerako tokia.

______Lantegien kokapena ere oso garrantzitsua zen. Hemen, lotura zuzena bait zuen lehengaien exportazio eta inportazioak. Ez zen arraroa lantegi asko beren lehengaien sortze lekutik gertu kokatuak topatzea. Honekin batera garrarioak ere garrantzi handia hartu zuen eta irisgarritasunak ere asko hobetu ziren. Ez da ahaztu behar industriak gure ingurunean paisaia berri bat sortu zuela.

______Askotan industriak irudi idiliko moduan azaldu izan dira, ibaiaren ondoan kokatuaz, paisai idiliko bateko partaide adieraziz. Baina ez da ahaztu behar kutsadura handia sortu izan dutela beti, eta berauen ondoko ibaiak ondakin hauen irtenbide modura erabiliak izan direla.

......EON HAI LO TA JANGOEK MEHE......

______Denboran zehar industriak bilakaera jasan du. Jada ez da nahikoa produkzio erritmoa mantentzea. Gero eta konpetentzia handiagoak izateak produktua nabarmentzea eta bakarra izatea eskatzen du. Beharrezkoa da produkzioaren abiadura handia izatea baina oraindik eta garrantzitsuagoa izango da produktua innobadore edo berria izatea.

______Produktua garatzen doan elementuan bilakatuko da, berritzaile izango da eta egoki erantzun beharko die egungo gizartearen nahiei. Horretaz gain, konpententziakoa baino hobeago, berriago eta bereziago izan beharko du eta guzti honetan nahitaezkoak izango dira beraren iragarki eta ebouzioa. Ez da nahikoa produktua berritzailea izatzea ez bada oraindik ezagutzera eman.

______Beraz, iragarkiak lantegi edo produktu baten produkzioan izango duen tokia nabarmentzekoa da. Produktuak gai izan beharko du ondoren etorriko denari aurre egiteko edo erantzuteko, ondorioz, industriak beti aurrera begira dauden elementuan bilakatuko dira beti ere teknologia izango delarik guztiaren gakoa.

......TEKNOLOGI EZ OTEA IZANGO DANAN GAKUA?......

______Inork ez daukagu etorkizunak ekarriko digunaren berri baina denok imaginatu dezakegu teknologia izango dela ondoren etorriko denaren guztiaren oinarri. Esan dezakegu makina izan dela industrializazioaren oinarria, produktuaren produkzioa ekarri duena, gizartearen motorra alegia.

......MOTOR CITY – KM0......

______Industrializazioak eta makinaren eboluzioak lantegien bilakaeran izan duten garrantzia nabarmendu eta omendu nahi izan da proiektu honen bitartez. Italieraz ibilgailua “macchina” da. Honek, mota honetako ibilgaiuen inbentzio eta garapenak kultura industrialean izan duen garrantzia adierazten du. Beraz, ibilgailua oinarri harturik eta etengabe bilakatzen eta produzitzen doan elementua dela kontutan hartuz, berau izango da “motor city” proiektuaren motorra. Izan zenaren aipamen eta etorkizunean teknologiak ekarriko duenaren islada hain zuzen ere.

SACEM lantegiaren azterketa


 

bezzio 8.0 © 2008. Chaotic Soul :: Converted by Randomness